Librecon Bilbon ospatuko da X. edizioan eta teknologia irekien hiriburu bihurtuko da
● LibreConen X. edizioa ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian azaroaren 15ean eta 16an.
● X. edizioak presentzialtasuna berreskuratzen du eta, Reinventing Openness lelopean, sei ardatz tematiko jorratuko ditu.
● Librecon Europako hegoaldeko nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektorean.
Azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da LibreCon azokaren X. edizioa, ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekiei buruzko Europa hegoaldeko erreferentziazko ekitaldia.
Aurten presentzialtasuna berreskuratuko du eta Bilbo sektoreko hiriburu bihurtuko du. ESLEk, Euskadiko teknologia libreen eta ezagutza irekiaren enpresen elkarteak, eta My Public Inbox, Interneteko profil publikoen eragina hobetzeko erreferentziazko plataformak antolatuko dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren, Spriren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza instituzionala du.
Aurreko edizio presentziala, 2018an, Bilbon ere egin zen, eta 1200 pertsona baino gehiago bildu ziren.
Reinventing Openness leloa X. edizioan
Reinventing Openness da aurtengo leloa, arlo guztietan aurre egin behar diogun erronka teknologiko handia laburbiltzen duena. Izan ere, dagoeneko inork ez du zalantzan jartzen garapen teknologikoak duen garrantzia eta behar estrategikoa, LibreCon topagune eta < “ 1 “> erreferentzia izan nahi du bere lan-esparruetara aplikatutako teknologia irekien azken joerak ezagutzeko eta negozioen garapena sustatzen duten ezagutzak trukatzeko. Libreconek hitzaldi eta mahai-inguruen programa zabala izango du. Eta beste bi arlo nagusik osatuko dute ekitaldia: azoka komertzial bat sektoreko puntako enpresen presentziarekin eta enpleguari eta prestakuntzari buruzko atal bat.
X. edizioko gai-arloak
Sei gairen inguruan garatuko da programa zabala:
Zibersegurtasuna
Zibersegurtasuna lehentasun bihurtu da erabiltzaileentzat, enpresentzat, erakundeentzat, baita gobernuentzat ere. Neurri nagusiei, azken erasoei eta ziberdelinkuentzia geldiarazteko kontuan hartu beharreko funtsezko konponbideei helduko zaie.
Konputazio Kuantikoa
Konputazio kuantikoak gaur egun dituen erronka, berrikuntza eta konponbide nagusiei heltzea. Gai hori funtsezkoa da etorkizunerako bidea prestatu ahal izateko.
Berrikuntza irekia
Gaur egun, erakundeen garapenerako giltzarria da, beren negozioaren hazkundean aurrerapauso bat emateko aukera ematen baitie.
Metaversoa, web 3 eta NFT
THarreman estua duten hiru gai, enpresa eta gizarte mailan eskain ditzaketen aukeren ikuspegitik landuko direnak.
Eraldaketa digitala
Teknologiak eskaintzen dituen azken enpresa-joerak jorratuko dira, baita enpresa-kultura digitalarekin, ekintzailetzarekin, irtenbide irekiekin, green computing-arekin lotutako beste gai batzuk ere.
Adimen Artifiziala, Industria 5.0 eta Edge Computing
Edge Computingak 5.0 industrian, teknologia horien erronketan eta aukeretan duen eta izango duen eragina ezagutaraztea.
Call for papers deialdia zabalik
Irailaren amaierara arte dago zabalik Call for papers deialdia, programa osatuko duten txostenen proposamenak bidaltzeko. Teknologia irekiek egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eskaintzen dituzten konponbideak eta baliabideak erakusten dituzten kasu eta esperientzien tarte zabala eskaini nahi da. Proposamenak egin nahi dituzten pertsonek gaitutako formularioaren bidez bidal ditzakete.
Izena emateko epearen hasiera
Izena emateko prozesua hasi da, eta irailean sarrerek % 75eko deskontua (15 €) izango dute. Urriaren lehen hamabostaldian deskontua % 50ekoa izango da (30 €) eta % 25ekoa bigarrenean (45 €).