ESLEk Bizkaiko software eta teknologia irekiak erabiltzen dituzten enpresentzat Kaliforniara egingo den internazionalizazio misioa aurkeztuko du
ESLEk, bere bazkideekin batera garatutako programa berria aurkeztu du. Programa hau Bizkaian software eta teknologia askeak erabiltzen dituzten enpresei zuzendutako Kaliforniara internazionalizazio misioa da, datorren neguan martxan jarriko dena.
Irailaren 26an aurkezpen jardunaldia egingo da. Honetan, programaren helburua, parte hartzeko eman beharreko urratsak eta beraien beharrak jasoko dira.
Gero eta zailtasun teknologiko handiagoak dituen ingurune honetan, Bizkaiko software libreko eta teknologia askeak erabiltzen dituzten enpresek IoT eta 4.0 industrien alorretan irismena lortu ahal izateko, beharrezkoa da maila globalean berrikuntza eta TIK alorretan nagusitzen diren merkatuetan presentzia izatea eta aliantza estrategikoak lotzea.
Horregatik ESLE mundu mailan nagusi diren enpresekin aliantzak ezartzeko ekintza hau proposatzen du.
Europa mailan orain arte burutu izan diren esperientziak lehen uztak ematen ari dira. Orain ingurune zabalago batean merkatu berrietara jotzea da erronka.
Misioaren helburuak
Proiektu honek Bizkaiko software eta teknologia irekien enpresen nazioarteko posizionamendua erraztea du helburu, Kalifornian presentzia indartu eta aliantza estrategikoak lortzeko lagunduz. Kalifornia TIK eta kode askearen alorrean berrikuntza eta garapen teknologikoan merkatu nagusia da.
Hemen negozio aukerak bilatuko dira.
Zergatik Kalifornian
Oraingo honetan bi izan dira arrazoiak ESLEk Kalifornia helmuga bezala proposatzeko: alde batetik, erreferentziazko eta merkatu estrategikoa bilakatu dela; bestetik, Kalifornian mota hauetako jarduerek lortu duten heldutasuna. Honi esker, legeen garapenean ere aitzindaria da.
AEBak, eta batez ere Kalifornia, ESLErentzat merkatu nagusia eta helmuga estrategikoa bilakatu dira, TIKetan izan duten gastuaren hazkundeagatik, berrikuntza mailagatik eta IoT eta 4.0 industriako merkatuetan izan duten garapenagatik.
Kalifornia, automozio, energia, Smart City eta abarren alorretan nagusi diren enpresen muin neuralgikoa da. ESLEko enpresentzat helburu diren enpresak.
Bestalde, Kalifornia mundu mailako erreferentea bilakatu da, IoTren zibersegurtasunaren alorrean lege bat garatzen aitzindaria izan delako. Honi esker, gailuen erabiltzaileen segurtasuna babestu da.
Nagusitze horrek eta Kalifornian dagoen merkatu potentzialak Bizkaiko teknologia irekien enpresen arreta deitu dute eta merkatu honetan internazionalizazio programa eta prospekzio ekintzak burutu nahi dituzte. Horretarako TIKen sektorean nagusi diren enpresekin bilduko dira eta aliantza estrategikoak bilatuko dituzte.
Hauek lortu ezkero, merkatu honetan sartzeaz gain, Europa mailako merkatuetan irismen handiagoa lortzea suposatuko luke.
Garatuko diren ekintzak
AEBetako misio honek alderdi ezberdinak jorratu nahi ditu.
- Kalifornian TIK sektorean eta IoT eta 4.0 industrian klabe diren eragileekin kontaktua egitea eta Bizkaiko enpresentzako balizko lankide eta lagun estrategikoak bilatzea.
- Parte hartuko duten bizkaitar enpresek jarduten duten alorretan erosketa-planak eta datozen lizitazioak ezagutzea.
- IoTrako zibersegurtasunaren legea garatu duten eragileekin elkarketak bultzatuko dira.
- Parte hartuko duten enpresek prospekzio helburuak bete ditzaten lan-agenda bat izango dute.
- Bilera komertzialak.
- Sortutako negozio aukeren jarraipena.
Aurretiazko esperientziak
ESLEk azken urtetan antzeko ekimenak garatu ditu Alemania eta Frantzian, Europa mailan nagusi diren herriak. Eta lehen emaitza positiboak sortu dira. Horrela, CEBITek Librecon 2018an parte hartu zuen eta enpresa batzuk Frantzian lankidetza ekintzak burutzen hasi dira.
Beraz, horrelako ekintzekin aurrera egitea erabakigarria da eta nagusi diren merkatuetan prospekzioarekin hastea.
Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko patzuergoen sustapenerako martxan jarri duen estrategiari esker sortu da.