Esle en Bilbao Maker Faire

ESLEko bi bazkidek Bilbao Maker Faire jaialdiko aurtengo edizioan parte hartuko dute

Datorren asteburuan, azaroaren 1a eta 3aren artean, sormen teknologiaren alorrean nazioarteko jaialdirik handiena ospatuko da Bilbon, Azkuna Zentroan.

ESLEko bazkide diren bi enpresek ekimen honetan presentzia nabarmena izango dute: Irontec, Workoholicsekin batera, eta V3D.

Bi enpresa hauel proiektu original eta berritzaileak aurkeztuko dituzte. Eta, gainera, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu.

Bilbao Maker Faire

Bilbao Maker Faire mundu mailan Sormen Teknologiatan burutzen diren jaialdien artean handiena da.

Maker Faire ekitaldiak mundu mailan 200 hiritan baino gehiago burutzen dira. Lekuko, estatu mailako eta nazioarteko mota anitzetako proiektuek parte hartzen dute, oinarrian kultura digitala eta DIY teknologien erabilera kreatiboa dagoela (Do It Yourself - Zure kabuz egin).

Bilboko ekitaldiari dagokionez, Espacio Open da Bilbao Maker Faireren antolatzailea, Azkuna Zentroan azaroaren 1, 2 eta 3an ospatuko delarik.

Ekimenean Bilboko zenbait agente kolaborazioan arituko dira. Bilbao Maker Faireren helburua nazioarteko uneko banguardia teknologikoa lekuko gizarte-egituretara hurbiltzea da eta inguruan aldaketarako motorra bilakatzea, parte hartze aktiboa, elkargune eta inklusiboa sustatuz.

Horretarako lau ardatzetan egituratzen da: hitzaldiak, lantegiak, stand-ak eta instalazioak.

ESLEko bi bazkideen parte hartzea

ESLEko bi enpresa bazkidek parte hartuko dute jaialdi honetako aurtengo edizioan: Irontec enpresa, Workoholicsekin elkartasunean, eta V3D enpresa.

Irontec eta Workoholicsen HAPPY-SELFIE-a

Irontec-ek, Workoholicseki batera, HAPPY-SELFIE-a aurkezten du: irribarren bitartez aktibatzen den photocall autonomoa.

Dibertimendua bermatuta dago egitasmo honekin eta gainera erronka bat proposatzen digute baita ere bi enpresek: Bilbao Maker Faire dirauen asteburuan 5000 irribarre jaso nahi dituzte. Gainera, instalazio honen garapeneko kodea GitHub-ean askatuko dute.

Irontec-ek ez du lehenengoz parte hartuko jaialdi honetan. Izan ere, aurreko edizioan hitzaldi bat eskaini zuen eta han sortu zen oraingoan ekimen interaktiboago baten bitartez parte hartzeko ideia.

GNTR 750 Z, V3Dk sortutako 3D inprimagailua

V3D-k lehenengoz parte hartuko du aktiboki Bilbao Maker Fairen.

V3D-k ezaugarri interesgarriak dituen 3D inprimagailu bat aurkeztuko du: etxeko makina baten erabilera erraza dauka, baina industria mailako inpresora baten gaitasunak ditu.

GNTR 750 Z izena du inprimagailu honek eta teknologia askearen baldintzak jarraituz garatu da. Inpresiorako bolumen handia eskaintzen du; hau abantaila handia bilakatuko da maker eta fabrikazioan diarduten profesionalentzako. Tamaina ez da arazo bat izango.

V3D ortopediako sektorerako 3Dko fabrikazioan eskarmentu handia dauka. Sektore honek baldintza bereziak eskatzen ditu, materialak gogorrak eta iraunkorrak izan behar baitute, baina gainera egun inprimagailu arruntek eskaintzen duten baino tamaina handiagoan ekoiztea beharrezkoa izaten da. Behar honetatik jaio zen jaialdi honetara eramango duten formato handiko 3D inprimagailua.

 

Beraz, badakizu nola zuk ere parte har zenezakeen Bilbao Maker Fairen: Irontec eta V3D-ren guneak bisitatu, inprimagailu berria frogatu… eta ez ahaztu joan aurretik HAPPY-SELFIE-an argazkia egitea!